Bizkaia Mugi 





Bizkaiko mugikortasuna eta garraio politika 

Enero 16 2013

Metro Bilbaoren murrizketen aurrean

Publicado por bizkaiamugi a las 09:49:08 en Metro Bilbao

Metro Bilbaoko zuzendaritzak egunero 50 tren kentzea erabaki du, urtarrilaren 10etik aurrera. Neurri honek ez du inolako txosten teknikoren babesik; bere oinarri bakarra 2012 urtean zehar jazo den bidaiarien %2ko beherakada izan da. Gainera, hemendik hilabete batzuetara Kabiezeseko geltokia berria zabalduko da, eta horrek erabiltzaile gehiago izatea ekarriko du. Beraz, erabiltzaile galera ez den ezkutuko beste arrazoi bat du Metro Bilbaok trenak kentzeko.

Zerbitzuaren murrizketak bere kalitatearen galera dakar, pasa den astean argi geratu zen moduan: jende pilaketak egon ziren nasetan, eta horrek erabiltzaileen haserrea eragin zuen, Metro Bilbaok eskaintzen duen zerbitzuaren irudiaren kalterako.

Metro Bilbaoko zuzendaritzak herritarren zerbitzura egon behar du, bizkaitarron garraio beharrizanen zerbitzura, bizkaitarrok baikara enpresa hori finantzatzeko dirua jartzen dugunak, gure mugikortasun beharrak era arrazionalean, gardenean eta eraginkortasunez asetuak izan ditzagun.

Garraio Publikoan gastuak aurreztu nahiak ezin du zerbitzuan eragin kaltegarririk izan, eta oraingoan, hain zuzen ere, hori gertatu da. Zergatik ez dira murrizketak Metro Bilbaoko zuzendaritzako ordainsari ezezagunetan aplikatzen?

Egoera honen ondorioz, Eusko Alkartasunak eta EH Bilduk hurrengoa exijitzen dio Metro Bilbaoko zuzendaritzari: zerbitzuak bere orain arteko egoerara buelta ditzala, murrizketarik egin burutu gabe zerbitzuan, eta suerta daitezkeen zerbitzu bereziak aurretiaz planifika ditzatela, hala nola Athleticeko partidak, pasa den asteburuan egondako manifestazioa, kontzertuak eta abarrekoak.

Era berean, deialdia luzatzen diogu, ziurrenik PNVren esku geratuko den eta berehalakoan emango den zuzendaritza aldaketaren aurrean, Metro Bilbaon kalitatezko zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitu dadin, eta orain arte Metro Bilbao eta Bizkaiko Garraio Partzuergoan burutu den botere politikoen arteko talkarekin amai dadin; eta bata zein bestea Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbao erakunde gardenak eta herritarren zerbitzura begirakoak izan daitezen, gizarte eragileen ekarpenak jasoko dituztenak eta merezi dugun kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiko dituztenak.

Etiquetas blog: Metro Bilbao ; Murrizketak ;
Etiquetas todos los blogs: Metro Bilbao ; Murrizketak ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario